Ikasturteko bigarren hiruhilabetean Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko bederatzi ikasle Etxalarko Bentatako igerileku estalian igeri ikastaroan ari dira. Ikastaroak 13.000 pezeta balio du ikasle bakoitzeko (monitorea, garraioa…). Eskola Kontseiluaren eskaerari kasu eginez, Udalak laguntza gisara 18.000 pezeta ematea erabaki du, ikasle bakoitzeko 2.000 pezeta.
Bertzalde, Eskola Kontseiluak ikastetxean obra batzuk egitearen beharra ikusi du. Honela, ateak konpontzea, gimnasioko tarimaren moldatzea eedo patioko paretak eta fatxadak margotzeko laguntza eskatu diote Udalari. Udalak, ahal duen neurrian obrak eta hobekuntzak egiten saiatuko dela jakinarazi dio Eskola Kontseiluari.