Berri hauek idazterakoan oraindik Iribarrengoborda baserrian segitzen zuen inguruan agertutako behi beltzak. Udalak bandoak herri guzian barna paratu zituen, baina, ez da momentuz bere jabearen berririk. Ez da hauxe maiz gertatzen den afera, eta gaiarekin dagoen sensibilitatea kontutan hartuta, zenbait brometarako aitzakia ere eman du.
Bertzalde, etxeetan hiltzen diren azindak biltzeko telefono zenbakia zabaldu du Nafarroako Gobernuak. Beharrean bazaudete, hauxe da: 948690067. Hildako azindak zuloetara botatzeko ohitura atzendu beharko dugu, momentuz behinipein.