Batzarra izan zuten otsailaren 24ean Baratzondo Elkartean. Urteko kontu eta ekintzen berri eman zuen Juntak bilkuraren hasieran eta ondotik Juntako hiru kide berri aukeratu zituzten. Lehendakari lanetarako Miguel Hitak bildu zuen boto gehien; diruzaina Amalia Sein izanen da hurrengo bi urtetan eta Hipolito Iparragirrek Juntaren bokala izaten segitzea onartu zuen. Ramon Irigoien, Esperanza Eltzaurdia eta Simeon Iguzkiagirrekin batera osatuko dute Junta.