Beti Gazteren batzarra

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 7a

9.680.000 pezetako diru sarrera-irteerak izanen ditu aurten Beti Gazte elkarteak, otsailaren 23an onartutako aurrekontuaren arabera. 800 bazkidetik goiti duen elkarteko dozena bat bazkide bertzerik ez ziren agertu batzarrera, nahiz eta bilera ondotik luntxa eskaini. Egoi­tzan moldaketa lanak egin, leihoak aldatu eta kalefakzioa jartzeko asmoa azaldu zen. Joan den urtea, 1.274.817 pezetako superabitarekin akautu zuen.
Zuzen­da­ri­tza batzor­dean ez da al­da­ke­ta­rik izan, baina Sal­va­dor Iantzi lehendakariak azkeneko urtea duela segurtatu zuen. Idazkari eta diruzain lanak betetzeko jendea behar dela ere aipatu zen

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun