Joan den astean baserritarrak alkatearekin bildu ziren Herriko Etxean, aziendengatik hartzen ahal dituzten dirulaguntzen inguruan solasteko. Izan ere, sos hoiek eskuratzeko esplotazioak inguramenari kalterik egiten ez diola segurtatu beharko du Udalak. Horretarako, baserritarrek inguramen-teknikoekin harremanetan jarri eta espedientea ireki behar dute Udalak bere sinadura eman aitzinetik.