Ekitaldi saila antolatu dute Emakumearen Egunaren inguruan

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 7a

Ortzegunetik igandera eskulan erakusketa izanen da Kultur Etxean

Munduko hainbat herrialdeetan bezala Beran ere somatuko da Emakumearen Eguneko oihartzuna, Uxua Ema­kume Taldekoek hainbat ekitaldi prestatu baitituzte Martxoaren 8a­ren inguruan. Egun ho­rreta­tik hasi eta igandea bitar­te emakume beratarrek egindako eskulanen erakusketa izanen da Kultur Etxean. Aste­tartean arra­tsaldeko 6e­tatik 8etara egonen da zabalik, eta asteburuetan goizeko 11etatik 1e­tara.
 Bezperan, berriz, solasaldi bat emanen da arratsaldeko 7etan Kul­tur Etxean: “Adinean goiti, baina gozo”. Biharamonean, berriz, nahi duten emakume guziek elkarrekin afaltzeko modua izanen dute Zubiondo jatetxean. Afariak 2.500 pezeta balio du, eta puntatzeko 948 625 472 telefonora deitu behar da.
Emakumearen Egu­neko ekitaldiekin akautzeko, antzerkia izanen da igandean arratsaldeko 7,30etan Kultur Etxe­an: “Ni ez naiz hori” obra antzeztuko dute­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun