Herriko Gazte taldeak antolaturik, martxoaren 10 eta 11ko asteburuan Luz Ardiden mendira joan ziren eskiatzera. Hogeita bortz gaztek osatutako taldea autobusean abiatu zen larunbat goizaldean, larunbat gaua inguruko hotel batean pasa ondoren, igande ilunabarrean bueltatzeko. Eguraldia lagun zutela ibili ziren elurretan.