Nafarroako Herri Kirol Jolas txapelketan ari dira aurten ere herriko neska-mutikoak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Igandean txapelketako saioa burutu zen Arantzan

Urtero bezala, aurten ere Nafarroako Kirol Jolasen barnean antolatutako herri kirol txapelketan parte hartzen ari dira herriko neska-mutikoak. Martxoaren 11n Lakuntzan jokatu zen lehendabiziko saioa eta herrikoek haur eta kadete mailako proba konbinatuan hartu zuten parte. Haur mailakoak laugarren izan ziren, bortz talderen artean (Arantzakoekin batera, Lakuntza, Altsasu eta Etxarri Aranazko Muxarrak eta Arranoak taldeak ari dira). Kadete mailakoak hobekiago aritu ziren lehen saio horretan, zazpi talderen artean bigarrenak izan baitziren (Arantzakoekin batera Berriozar, Ultzama, Lakuntza, Altsasu, Txantreako Eunate eta Etxarri Aranazko Andra Mari ari dira). Proban gailendu zen Berriozar taldeak 9 minutu eta 29 segundu behar izan zituen proba burutzeko, aranztarrek baino hameka segundu guttiago.
Hurrengo txanda igande honetan, martxoak 18, jokatu da herrian. Hirugarren jardunaldia martxoaren 25ean Berriozarren izanen da eta laugarrena apirilaren 1ean Altsa­sun. Txapelketaren final nagusia apirilaren 8an jokatuko da Etxarri-Aranazen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun