Kooperatiban ere bilkura

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 4a

Martxoaren 3an egin zen San Juan Xar Ne­ka­zari Kooperatibaren bilkura ere. Bi gai izan ziren aipagarrienak: Alde batetik, Koope­ratibak bere bazkideei nekazal esplotazioen legalizazioa egiteko eman nahi dien aukera –denak batera eta kooperatibaren bitartez–, eta bertzetik, orain dela gutti arte kooperatiban bertan egiten zen botika salmentaren debekuari bilatzen ari zaion aterabidea, nekazariek bertatik ahalik eta guttien mugitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun