Beti Gazteko neska futbolariak berriz ere Lesakan

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 4a

Bizpahiru urte dituzte futbolean entrenatzen Beti Gazteko neska gazteek, Juana Aleman eta Idoia Etxepareren aginduetara. Baina denbora honetan, Kontxako hondartzako txapelketan bakarrik jokatu dute eta herritarrek ez zuten, Donostiara joan ezean, jokoan ikusteko aukerarik. Martxoaren 10ean, ordea, Gipuzkoako Kopan hasiak dira, zelai handian eta hemendik aitzinera, Mastegin maiz xamar ikusteko aukera izanen da. Lehen partidu hori 0-7 galdu zuten Oiartzun talde handiaren kontra, baina jokalari guziak hagitz gazteak direla kontuan hartuz, pixkanaka jokuan hobetzen eta emaitza txukunagoak lortzen joanen dira, dudarik gabe. 1988-89 denboraldiaz geroztik ez zen Beti Gazteko nesken talderik futbol handian.  Argazkia: Karmele

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun