Joan den aste horretan, Andra Mari Zahar-Etxe zaharra bota zuten. Aspaldian erortzeko arriskuan zegoen garai bateko erresidentzia. Momentuan, aparkatzeko lekua utziko da bertan. Garai batean, eremu horretan kiroldegia egiteko asmoa zegoen, baina onartutako azken hirigintza planaren arabera etxebizitzak eginen dira.
Dagoeneko etxebizitzak egiteko lanean hasia dena Zosimo Zaratiegi eraikitzailea da, Villa Isabel eta gasolindegiaren arteko zelaian. Jakina denez, babes ofizialeko etxebizitzak eginen dira.