Martxoaren 14an, Nafarroako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko egindako deialdiari berrogei lesakarrek erantzun zioten. Hameka urte badituzte herrira etortzen eta, normalean, urtean bi aldiz etortzen dira. Beti bezala, Osasun Zentroaren aitzin aldean jarri zuten ibilgailua. Odola ateratzen aritu ziren erizainak gustora ageri ziren lesakarren borondatearekin, baina jende gazte gutti hurbiltzen dela azpimarratu zuten.