Uda honetan udal igerilekuaren kudeaketa hartzeko lehiaketa deitu du Udalak. Haserako prezioa 2.932.640 pezetakoa da (BEZ barne) eta proposamenak martxoaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira. Bertzalde, igerilekuko ostatua hartzeko ere lehiaketa eginen du Udalak. Hasierako prezioa, urteko 318.000 pezeta (gehi BEZa) da eta martxoaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak.