Beti Mozkor taldekoek afaria eginen dute apirilean

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 4a

Ez da atzo goizekoa danborrada berexi hau. Berako bestetan ateria da argazkia, Ilekuetan hain xuxen, eta hor ageri direnetarik aunitz orduztik honat dexente koxkortuak dira, bainan seguraski ere ezagutuko dituzue ongi begiratuz gero.
Kontua da BMT (Beti Mozkor Taldea) heldu den apirilaren 14an elkartuko dela berriz Zubiondo jatetxean afarixka bat egiteko. Izena eman nahi duenak jatetxera bertara deitu beharko du, 948 625 472 telefonora. Hona taldeko kide batek egiten duen deialdia: “Hainen gaixtuak/ hainen zerrendak/ berriro elkartu behar gera/ afaritxo bat egiteko izanen dugu aukera”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun