Elkarteak urtero egiten duen batzar orokorra ortziral honetan izanen da Iamotenean, arratsaldeko zazpiterdietatik aitzinera. Bertzeak bertze Ibardingo bentekin sinatu duten kontratua eta Zuzendaritza Batzordearen berrikuntza izanen dituzte mintzagai. Joan den urteko elkartearen aktibitateez ere ariko dira solasean, eta bazkide edo herritar guziak daude gonbidaturik