Bortzirietako espedizioa apirilaren 1ean abiatuko da Shisha Pangmara

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 4a

Maiatzaren lehendabiziko astean saiatuko dira gailurrera goitzen

Heldu den apirilaren 1ean aterako dira Bil­botik Andoni Zulaika zestoarrarekin batera Shisha Pangma espedizioa osatzen duten lau mendizale beratarrak: Xabier Zubieta, Loro Pikabea, Patxi Pikabea eta Sabino Korta. Bidaia handi xamarra egin beharko dute Tibetera aile­gatu aitzinetik: Bilbo, London, Carachi, Kat­mandu eta azkenik Lha­sa, Tibeteko hiriburua. Hortik furgonetetan abiatuko dira oinarrizko kanpamendura, 5.500 metro inguruko alturan kokatua.
Bolada bat beharko dute hango girora moldatzeko, eta gailurra maiatzaren lehendabizi­ko astean goitzea aurrikusi dute. Alpino modu­an iganen dute 8.046 metroko menditzarra, hau da, oinarrizko kanpamendutik gailurrera etapa bakarrean joanen dira, zama guzia bizkarrean hartuta. Horrela, 2.500 metroko desnibela gainditu beharko dute atseden hartzeko bibak bakarra eginez.
Espedizioak irauten duen denboran Martiko-Shisha Pang­ma 2001 espedizioko kideekin harremanetan egoteko modua izanen dute lagun eta senideek. Izan ere, mendizaleek web orrialdea prestatu dute bidaiaren berri emateko, eta e-mail bidez mezuak trukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun