Gaurgero ikusi izanen duzuen bezala, bide bazterretan kartel berriak paratu dira. Herriko mugen ondoan (San Juan Xar eta Aranibar artean), gure herriaren euskalduntasuna aldarrikatuz UEMAk atera berri duen kartela jarri da. UEMAko herri guzietan antzekoak paratuko dira, beraiek ordainduta. Bertzalde, auzoetako sarreretan ere kartel handi batzuk jarriko dira, kotxeen gidariei baserri auzoan sartuko dela eta oinez dabiltzan pertsonek eta aziendek lehentasuna dutela adieraziz.