Martxoaren 3an egindako batzarrean Udalak medikuaren etxerako daukan proposamenaren berri eman zuen eta bertan, orri informatibo batez etxetara informatzeko erabakia hartu zuen. Udalaren proposamena, Medikuaren Etxeari probetxua ateratzearena da. Horretarako, azken pisua moldatu eta etxebizitza bezala errentan eman nahi da. Duela hogei urte herritarren laguntzarekin egin zen etxe hau eta badira 12 urte inguru goitiko etxebizitza hutsik dagoela eta nahiko hondatzen ari dela. Herrian dauden etxe hutsak ez dira errentan ematen eta herrian errentan hartzeko etxea aurkitzea hagitz zaila da. Honek, Arantzako jendea inguruko herrietara joatea eragiten du. Udalak herritarren iritzia jakin nahi du. Horretarako inkesta ttiki bat banatu du, apirilaren 20a baino lehen Udaletxean uzteko. Emaitzen berri apirilaren 21ean Herriko Etxean eginen den bileran emanen da.