Korrika

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 4a

Eguraldiak sobera lagundu ez bazuen ere, Korrikaren inguruan antolatutako ekitaldi guziak burutu ziren, Korri­kak beti dakarkigun zi­rra­rarekin. Larunbat arra­tsaldean –ordukoa da argazkia– Korrika-ttikiarekin gozatu zuten haurrek, eta igande goizeko seirak aldera, izugarrizko erauntsipean bete zituzten korrikalariek Igantziri zegozkion hiru kilometroak. Biltoki El­kar­tearen ordezkari gisara Pili Iturbide lehen­da­­kariak eraman zuen le­kukoa, gero Eduardo Mi­gelena alkateari eman zion txanda, eta azkenik, eskolako umeek era­­man zuten lesakarren eskuetara pasatu arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun