Nafarroako Federazioarekin ados ez dagoen hainbat pilota elkartek Belate Elkartea sortu zuten. Federazioaren txapelketetan parte hartzeari ezezkorik eman ez badio ere, bere aldetik zenbait txapelketa antolatzen hasi da. Herriarteko Udaberri Txapelketan izanen da Igantzi, Txantrea, Erronkari-Garde eta Araitz-Beteluren taldean. Heldu den aste hondarrean hasiko da lehia, Txantreara bisita eginez.