Igerilekuen mantenimendurako lehiaketa ireki du Udalak

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 4a

Igerilekuaren udako kudeaketaren lehiaketan parte hartzeko aukera eman du Udalak hilabetearen azken eguneko eguerdira arte. Iazko baldintza beretsuak omen ditu pleguak eta Udalaren hasierako eskaintza ekonomikoa ere berdina da: 700.000 pezeta -BEZa barne- den­boraldi osorako, ekai­naren erditik irailaren erdira. Kexu agertu zen jendea iaz hartu zutenek emandako zerbitzuarekin.
Sarreraren salneurriak ere aldatu egin dira: Denboraldiko abonoa 4.500 pta. gostako zaie helduei, 11 urtetatik 18tara  3.000, 4tik 10tara 2.000 eta ttikiagoak dohainik. Eguneko sarrerak, berriz, honela gelditu dira, lehen aipatutako adinen arabera: 600, 400 eta 300 pta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun