Komertzio ttikiak greba egin zuen

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Apirilaren 10ean, Bu­rujabetza eta bakearen aldeko greba egunari erantzunez herriko komertzio aunitzek itxi egin zituen bere ateak, batzuk goiz-goizetik eta bertze batzuk eguerdiko 12etatik aitzinera. Ostatu gehienak ere itxirik egon ziren egun osoan. Eskolei dagokionez, batzuk geldialdiak egin zituzten, eta Udala eta Posta-etxea ere itxirik egon ziren egun osoz. Fabriketan eta enpresa handietan, hala ere, grebak erantzun eskaxa izan zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun