Hiru lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak kartelak jartzeagatik

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 4a

Iruñeako komandantzian deklaratu ondotik libre ateri ziren

Joan den apirilaren 10ean, greba egunerako kartelak jartzen ari zirela Garbiñe Goia, Eneritz Mitxelena eta Ibai Gogortza gazteak atxilotu zituen Guardia Zibilak Altzaten, kartele­tan ageri ziren testuak iraingarriak zire­la argudiatuz. Berako kuartele­an denbora luzez eduki­ ondotik Iruñe­ako Guar­dia Zibilaren komandatziara eraman zituzten eta han deklara­zioa hartu ondotik libre utzi zituzten arratsaldeko 6ak aldera. Ibai Go­gortzak Berako kuartelean, Iru­ñearako bidean­ nahiz Iruñeako komandantzian tratu txarrak jaso izana salatu zuen, bertzeak bertze kolpeak, mehatxuak eta buru­an pistola jarri ziotela adierazi zuen. Hiru gazteak epaiketara noiz deituko dituzten esperoan dira.
Bertzalde, Kotto Al­tzuguren eta Imanol La­rrañaga gartzelaz aldatu dituztela jakinarazi dute Amnistiaren Alde­ko Batzordeek. Altzugu­ren Navalcarnerora eraman dute eta Imanol,  berriz, Aranjuezeko espetxera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun