San Fermin erretiratu elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo astetarako. Heldu den asteazkenean, apirilak 25, Zaragozara bidaia eginen dute. Izen ematea apirilaren 22a baino lehen egin behar da, 2.300 pezeta utziz. Goizeko 7etan abiatuko dira, Tutera ondoan gosaldu, Zaragozan Pilarika eta hiria bisitatu eta Pedrolan bazkalduko dute. Itzulian, Erriberri (Olite) ondoan ere geldituko dira.
Maiatzaren 1ean araututako ibilaldia prestatu dute. Izen-ematea goizeko 9,30ak arte egiten ahal da eta 10etan abiatuko dira lehen ibiltariak elkartearen egoitzatik. Lekuenea, Pikukoborda, Juandekoborda, Erretenekoborda, Elordi, Tomasenekoborda eta Osasun Zentrotik pasatuko dira, berriz ere egoitzara itzuli aitzin. Hameketakoa eskainiko da elkartean.
Maiatzaren 6an, azkenik, Ama eta Amatxien Eguna afari batekin ospatuko dute. 2.200 pezetatan salgai dauden txartelak maiatzaren 3a baino lehen hartu behar dira.