• Lehen aldiz Nafarroko bertsolari txapelketaren finalean. Urduri?
Finalaren aitzinetik bai, finalean ez.
• Aurtengo ustegabekoa izan haiz eta lore aunitz jaso dituk. Kontent?
Lehen kanporaketan ez nintzen gustora gelditu, finalerdian dexente eta finalean hagitz gustora.
• Bertsolaria jaio edo egiten da?
Aunitz ikasten da, baina berezkoa ere behar du.
• Zergatik «Etxabe»?
Attaren aldetik heldu den goitizena.
• Bertsolari perfektua?
Lizasoren etorria, Egañaren ideiak eta Euzkitzeren perfekzioa.
• Bertsoa non errexago, sagardotegian edo tabladu gainean?
Sagardotegian, dudarik gabe.
• Lesakako baserritik Berako pisura. Laketu duk?
Ez nauk sobera egoten pisuan.
• Ezkondutako eta ezkongabeko bizimodutik, zer aukeratuko hukeen?
Bietara ere hagitz gustora.
• Astebururako plana?
Egunez kirola eta gauez parranda.
• Bizikletan ibiltzea gustoko duk eta kamioia gidatzen duk. Errepidean ellkarbizitzea posible da?
Kamioiean nabilenean konturatzen nauk zer traba egiten duen bizikletak eta bizikletan nabilenean, zer errespeto gutxi dioten txirrindulariei.
• Hameka galdera edo punttua nahiago…
bien artean alde dexente badago
ez al daukazu hameka baino are gehiago
horrenbestez elkar hizketa akabo.