Maria Pilar Larretxea bake-epaile berria

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 3a

Irailean egindako bileran, Arantzako Bake Epaitegiko epaile berria izendatu du Udalak: Maria Pilar Larretxea Errandonea izanen da bake-epailea hurrengo lau urteetan. Herrian bandoa paratu ondoren, epaile lanak egiteko inor aurkeztu ez dela ikusirik Udalak zuzenean izendatu behar izan du Maria Pilar Larretxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun