Irailaren 7an eman zioten hasiera eskolan 2001-2002 ikasturteari. Aurtengoan bi haur bakarrik sartuko dira. Denetara 38 haur eta sei irakasle izanen dira, hauetatik bi berriak: Josune Garmendia lesakarra eta Edurne Labaka azpeitiarra. Iraileko egunetan goizez bakarrik izanen dituzte klaseak baina urriaren lehenengo egunean goiz-arratsaldez hasiko dira. Egun horretan berean jantokia ere zabalduko da.