Onin-Bentatxoko

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 3a

Aiestenekoborda ondotik beheiti doan bidea hartzen badugu, bortzehunen bat metro beheitiago, Bentatxo baserriarekin eginen dugu topo, Onin edo Bentatxoko errekaren ondoan.
Hasiera batean Garrotxipikoborda deitu zitzaion baserriari; ondotik, XIX. mendean, Onin edo Oniñ ere bai –paraje eta errekaren izena hartuaz–, eta gaur egun Bentatxo da ia erabiltzen den izen bakarra. XIX. mendearen hasieran egindako baserri honen lehendabiziko biztanlea Bautista de Yrisarri argina izan zen –Mª Bautista de Agesta sunbildarrarekin ezkondua–. 1866ko katastroan, berriz, Francisco Antonio Yrisarri Agestaren  izenean arrautuko dugu -argina zen semea ere- eta 1900an, berriz, Bautista Miguelena Egimendikoarenean. Egimendikoen eskutan egon da orain dela urte gutti arte, gaur egungo jabeei, Eduardo Konde eta Marta Oruberi, saldu zieten arte.
1888an sute handi batek desegin zuen -”destruido por un violento incendio”- eta Herrikoetxeak eman zion Francisco Antonio Irisarriri etxea moldatzeko egurra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun