Xabier Akerretak irabazi zuen Mendi-bizikleta ibilaldia

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 3a

Zizurko Xabier Akerreta izan zen Irailaren 9ko XI. Mendi-bizikleta Ibilaldiaren irabazlea. Ordubete pasatuxea behar izan zuen ibilbideari bi itzuli emateko. Roberto Valcarlos iruñearra zen irabazteko hautagai nagusia, baina, hasieran bizikletarekin izan­dako arazoengatik, bigarren sailkatzearekin konformatu behar izan zuen. Daniel Beloki orkoiendarra izan zen hirugarrena. Herritarrei dagokionez, Xabi Telletxea eta Joxe Mª Goia izan genituen azkarrenak, zazpigarren eta zortzigarren postuetan. Bertze zenbait herritar ere izan ziren irabazle kategori ttikietan: Sonia Taberna, Ibai Retegi eta Iñigo Almandoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun