Argentinako Pablo Glavinak irabazi zuen irailaren 1ean jokatutako Lesakako Hiria Nazioarteko Xake txapelketa eta 70.000 pezetako saria eraman zuen. Beti Gazte elkarteak, Gipuzkoako Xake Federazioaren eta Lesakako Udalaren laguntzaz antolatutako txapelketa honetan 99 jokalarik hartu zuen parte. Bigarren Kroaziako Davor Komljenovic izan zen eta iazko irabazlea, Diego Adla argentinarra, hirugarrena izan zen. Lehen euskalduna Felix Izeta izan zen, laugarren postuan. Jubeniletan Daniel Hernandez nagusitu zen. Lehendabiziko nafarra Eduardo Burgete izan zen eta herriko jokalaririk onena Javier Oiartzabal izan zen.