Irailaren 1 eta 2an Irungo San Martzial tiro zelaian jokatutako Espainiako Skeet Olinpiko Kopa irabaziz borobildu du denboraldia Jone Fagoaga lesakarrak. Zaragozako emakume batekin berdindua akautu zuen, baina desenpatean bi plateren aldea atera zion Jonek. Txapelketa, berriki hildako eta bere ehizi-lagun hainbatetan izandako Altxaferori eskaini nahi izan zion. Koparekin batera, Espainiako txapelketa eta Erregearen Kopa irabazi ditu aurten. Urria, azaroa eta abenduan konzentzazioak izanen ditu selekzioarekin.