Zine emanaldiak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 3a

Ortzegun eta ortziral honetan Bertizko Zinemaldiko filme laburrak egonen dira ikusgai Kultur Etxean. Ortzegunean B multzoko 6 laburmetraiak proiektatuko dituzte arratsaldeko 7,30etatik aitzinera, eta ortziralean A multzoko bertze 7 laburmetraia. Larunbat arratsaldeko 7etan eginen da sari banaketa Kultur Etxean, eta Lamixine antzerki taldekoek ikuskizun ttiki bat prestatu dute ekitaldia animatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun