Waterpolo taldea

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 3a

Irailaren 8an Iruñeko Gelbentzu igerilekuan jokatutako Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartu zuen Gure Txokoako waterpolo taldeak. Lehen bi partiduak galdu arren hirugarrenean 16-0 irabazi zioten Eskuna taldeari. 6 taldetik 5. egin zuten beratarrek. Ondoko jokalariek osatu zuten taldea: Gurutze eta Asier Andueza, Mikel Morcillo, Intz Iriarte, Unai Rodríguez, Julen eta Maia­len Jiménez, Jokin Iantzi eta Maitane Erdozain beratarrak eta Isabel Etxebeste lesakarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun