Gure Txokoa talde antolatzailearekin batera Euskal Herriko bertze lau dantza talde bilduko dira igande honetan Beran. Lezoko, Hendaiako, Zaldibiko eta Lizarrako gazteen dantza taldeak auzoz-auzo ibiliko dira goizean, eta eguerdiko 12,30etan Altzateko karrikan elkartuko dira agintariena eta agurra dantzatzera. Berako dantzarien etxeetan bazkaldu ondotik arratsaldeko 5etan Eztegara pilotalekuan jaialdia eskainiko dute talde guziek batera.