Ertz-Leihoa izena du asteburu honetan Berako Herriko Etxean ikusgai eta entzungai izanen den argazki eta musika instalazioak. Alde batetik, Jorge Llorella eta Asier Gogortzaren argazkiak ikusi ahal izanen dira, eta bertzetik Mikel Etxegarai, Xabier Erkizia eta Francisco Lopez musikarien lanak ere aditu ahalko dira. Azken musikari hori orain dela bi urteko Ertz jaialdian parte hartu zuelako eginen zaizue ezaguna beharbada.
Erran behar da erakusketa arratseko 9etan irekiko dela bi egunetan eta sarrera dohainik izanen dela.