Gurutze IRIBARREN Igantziko piszinetako arduraduna

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 3a

• Zer moduz ibili da jendea aurten piszinetan?
    Piszinetan urteroko jendea ibili da, baina ilunabarretan aunitzez gehiago.
• Zer da ostatuan jateko gehien eskatu dizuetena?
    Plater konbinatuak eskatu dizkigute gehien bat.
• Eta gainerakoan, piszinetan, zerk ematen dizue arazo gehien?
    Sarreran zenbait arazo izan dugu, eta arauak betearaztekoan ere bai.
• Heldu den urtean errepikatzeko prest?
    Bai noski, ostatuan hagitz ongi egin dugu lan bertako jendearekin eta hori eskertzekoa da.
• Nonbait aste pare bat pasatzera joateko asmoa bazenu, nora?
    Mediterraneo aldera joanen nintzateke atseden hartzera, Saloura edo.
• Bestak ere gainean ditugu; zer ez zenuke inoiz programatik kenduko?
    Betizuak urtero ekarriko nituzke.
• Eta zerbait gehitu behar bazenio?
    Goizak gehixeago beteko nituzke.
• Bestak, gauez ala egunez?
    Bietaz gozatzea gustatzen zait, baina haurrak ditugunok tenorez erretiratu behar izaten dugu.
• Eta otorduak, norberak prestatuak ala mahaitik mugitu gabe?
    Aukeran bigarrena dudarik gabe, baina…
• Bestak alde batera utzita, zerbaiten falta sumatzen duzu herrian?
    Garbitasun aldetik gehiago egiten ahal litzatekela uste dut.
• Udazkena omen da hemen urtarorik politena. Zer diozu?
   Niri ere gehien gustatzen zaidana da. Ingurua zoragarria egoten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun