Gaiztoak eta zintzoak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 3a

Euskal Herriko gure eskualde honetan, Euskal Herria izaera bera ez dago aitortua. Gure eskualdean «Franco»ren garaian mugazainek kontrabandistak tiroz garbitzen zituzten. Herri santu honetan Francok gure arbaso afusilatuen gorpuen gainetik ezarri zuen bere «bakea», gogoratu «ministerio de propaganda» zenak nola ospatu zituen «25 años de paz». Gure eskualdean Frankok «demokratikoki» ezarritako Erregeak agintzen du, bera da frankok erabilitako armadaren agintari nagusia. Gogoratu behar baita hura ohean hil zela dena «ongi lotuta» utzirik. Harrigarria da bertzalde frankismoaren aurka lortutako garaipenen aipamena egiterakoan guztiok lubakiaren alde honetan egon nahi izana, baina tira... Gure eskualdean konstituzio espainarrak espainolak izatera behartzen gaitu eta gure lurra Espainia da, Konstituziaren 8. artikuluak modu «bakezalean» inposatuta. Gure eskualdean GALek ezker abertzaleko jendeen autoak erretzen zituen. Gure eskualdean Polizi Nazional bat esku artean zerabilen lehergailua eztanda eginda hil zen Endarlatsako kuartelean. Kuartel hori bera inplikazio zuzena eduki zuen torturapean hildako Mikel Zabalzaren kasuan. Gure Eskualdea Entzutegi Politiko militar (Audiencia Nacional) baten pean dago, Entzutegi horrek Lege Antiterrorista aplikatuz, ezker abertzaleko gazteak torturatuak eta kartzeleratuak izatea ahalbideratzen du. (Ustez kutxazain bat erretzen saiatzeagatik 14 urteko kartzela zigorra, fiskaleren eskaera, Eneko eta Xabiren kasuan). Gure eskualdean ezker abertzaleko zinigotziak atxilotu eta 5 egun inkomunikaturik kontzen dituzte. Gure eskualdean atxiloketak burutzen dituztenek izen gabeko aginduak daramate, atxiloketa «a la carta» egin ahal izateko.
Aitortzarik gabeko herri honetan espainiar sasi juztiziak Euskal Herriaren alde aritzen diren hainbat herri mugimendu, desobedintzia zibileko kolektibo edo euskarairakasteko erakundeak terroristatzat hartu ditu eta 60 lagun baino gehiago enkausatuak dira 18/98 sumarioan, horietako batzuk eskualde honetako herritarrak. Bidegabekeri hauek modu baketsuan salatzeko jendeak konzetrazioak egin ohi ditu, gure eskualdeko jendea multaz josi gaituzte pankarta baten gibelean agertzeagatik (soilik Beran miloi t’erdi pzta isunetan)... Gure eskualde honetan kioskora hurbildu eta atzo erosi zenuen egunkaria edo kazeta ez dago epaile politiko militarrek komunikabideak itxi dezaketelakoz. Gure eskualde honetan kazetari bat eskausatu dute beren 12 segunduko grabazio batengatik....
Gure eskualdean ezker abertzaleko militante askok banaz bertze 15000ptza hileko gastua daukagu «trafiko» multetan. Nor dago askatasunaren aurka gure eskualde honetan???...
Norbaitek pentsa dezake hemen ez dagoela arazo politikorik eta espainako agintariek eta beren alderdiek gertatutakoaren gaineko ardurarik ez dutela?
Andoni Esparzak, Ttipa-ttaparen azkeneko alean, Uztailaren 14ean Leitzan ETAk burututako hilketa ahotan hartuta, gure herriak bizi duen errealitatearen gaineko irakurketa nahiko motza agertu zuen gure ustez. Gure eskualdean «aro berri eta oker baten hasiera marka dezakela» diozu. Gauzak ongi al zeuden hori gertatu baino lehen?
Egoerari buruz hitz egiterakoan «gaizto» eta «zintzoen» bereizketan gelditzea sinplekeri hutsa da. Konponbidea ez da etorriko errudunak bilatzeagatik irtenbideak bilatzeagatik baizik. Eta horretan batzuk hagitz argi hitz egiten dugu. 1 Euskal Herriaren aitortza 2 Euskal Herriak libre eta demokratikoki erabaki dezala.
Galdera potoloegia geratu zaigu airean ala ere: zer demontre egin behar dugu euskal herritarrok Frantziak eta Espainiak gure herria aintzat har dezaten?

Berako Batasuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun