Irailaren 15ean jokatu zen Beran Nafarroako Mendi Bizikleta jautsiera txapelketa. Xabi Telletxea igantziarra, iaz bezala, txapeldun suertatu zen senior mailan. Proban bigarren izan zen, Portugaleteko Joseba Leonen gibeletik. Dena den, lehen nafarra izan zen eta honenbertzez txapela jantzi zuen. Hirugarren postua Eneko Ado beratarrarentzat izan zen. Nesketan, Miriam Blas beratarra suertatu zen txapeldun eta gazte mailan Hegoi Ado beratarra gailendu zen. Biharamonean, Xabi Telletxea bera Asturiasko Openeko proba batean nagusitu zen eta lehendabiziko postuan dago sailkapen orokorrean. Euskadiko Openean, berriz, bigarren da Joseba Leonen gibeletik.