Kultur Egunak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Azaroaren 1, 2 eta 3an izanen dira aurtengo Kultur Egunak. Baserritarren Eguna, bertze urte batez azaroaren lehenean eginen da. Herritarren eskulan, nekazarien produktu eta gainerako izanen dira herriko frontoian erakusgai eta ikusgai. Bertzelakoan, solasaldiak, kantaldiak eta haurrentzako tailerrak izanen dira Kultur Egunetako osagaiak. Herriko erakunde ezberdinetako ordezkariekin osatutako batzordea lanean ari da, eta aste honetan eginen duten bileran Kulturaldiko egitaraua zehaztuko dute. Beraz, hurrengo alean ekitaldi guziak jakinaraziko dizkizuegu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun