Ziorek musika taldea

Nerea ALTZURI 2009ko irailaren 2a

 

Ziorek musika taldeak Nafarroako Bertsozaleen Elkartearen egitasmo batean esku hartuko du. Manolo Arozena bertsolari lesakarrak «Patxarana» gaiarekin egindako bertsoak musikatu ditu Ziorek-ek. Urrian estudioan grabatuko dute kanta. Nafarroako bertze talde batzuekin batera aukeratu dute Ziorek disko honetako partaide izateko eta Bertsozaleen Elkarteak abudo karrikaratuko duen diskoan euren kantarekin gozatzeko modua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun