Udazkeneko lan eta zaletasunetan murgilduak daude herritarrak

Nerea ALTZURI 2009ko irailaren 2a

Iratzetan, onddotan eta ehizean mugimendua nabari da herrian

Sartu berriak garen urtaroaren errestoak agerian gelditu dira Arantzan ere. Udako zereginak bukatu eta baserritarrek udazkeneko lanetara lotuak daude. Iratze ximelezko metak nahiz arbuak eginez, iratze-lekuak soilduak utzi dituzte. Tenoreari erreparatuz, onddoak ere aisago ikusteko aukera du edonork. Onddo biltzaileek inguru garbiagoa dute onddoleku jakinetan ibiltzeko. Xoko malkartsuetan saiatzen denik ere bada ordea; izan ere, onddo frexkoekin saskiak bete dituztenak ere baitaude herrian.
Baina Ekaitza eta Bagotxar eremuetan ehiztariak ere erne daude dagoeneko. Hondar asteotan, setoak egiten, mendietako pistak moldatzen eta etxolak txukuntzen aritu ondotik goiz-goizetik euren lekuetan egoten dira ehiztariak. Ehun pasatxo bazkide daude Ekaitza eta Bagatxarren ehizi denboraldi honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun