Gipuzkoa, Bizkaia, Behe Nafarroa eta Nafarroako 11 artzain bildu ziren Meakandiko belagietan 22. Igantziko Artzain Zakur Lehiaketa jokatzera. Eguraldi goibelarekin hasi zen lehiaketta eta probak aitzinera joan ahala, makurragora bertzerik ez zuen egin. Hasierako proba maila handikoa izan zen, eta ondorioz, lanak izan zituzten epaileek hurrengorako aukeraketa egiteko. Jorge Oteiza, Felix Irigoien –iazko irabazlea–, Luis Garaiar eta Alejandro Ibarrak osatu zuten finaleko laukotea, eta azken honek eraman zuen txapela, bigarrenarekiko 40 puntuko aldearekin. Igantzira etortzen den lehendabiziko aldia du lakuntzarrak, eta egia erran, badu probak horrelako jende berriaren beharra.