Nerabetasunari buruzko mintzaldia izanen da gurasoentzat urriaren 11n Irain eskolan

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 2a

Irain eskolako Guraso Elkarteak egunotan antolatu dituen mintzaldien barnean, nerabetasunari buruzko solasaldia eskainiko du urriaren 11n Mª Jesus Uranga sikologo, sikomotrizista eta familia terapeutak. Gurasoei zuzendutako solasaldia arratsaldeko 5,30etan hasiko da Irain eskolako balio anitzeko gelan eta haurtzaindegi zerbitzua izanen da. Nerabezaro garaiko ezaugarriak eta guraso eta nerabeen arteko harremanaz ariko da, bertzeak bertze, Mª Jesus Uranga. Aitzinetik, 2-6 urteko haurren garapenaz eta 6-11 urtekoen garapenaz aritu zen, irailaren 25 eta 27an egindako solasaldietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun