San Fermin Jubilatu Elkartearen Eguna

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Urriaren 21ean ospatuko du bere eguna Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak. Goizeko 11,30etan Meza Nagusia izanen da aurten hildako bazkideen alde. 2etan bazkaria izanen dute Kasinon, honako menu honekin: Entsaladilla errusiarra, zainzuriak, langostinoak, txanpinoiak, kroketak, redondoa saltsan, izozkia, edariak, kafeak eta purua. Ardoa eta txanpaina elkarteak paratuko ditu. Bazkarirako txartelak 3.500 pezetatan salgai daude elkartearen egoitzan. Txartelak urriaren 19a baino lehen hartu behar dira. Gimnasia ikastaroaere astelehen honetan hasi da jubilatuen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun