Ortziral honetan, urriak 5, Todd A.Carter musikari estatubatuarrak emanaldia eskainiko du arratseko 10etatik aitzinera kultur etxean. Aerospace Soundwise da bere izen artistikoa eta elektronika lasaia eta anbientala da jorratzen duen musika mota. TV Pow hirukoteko kidea den arren hau da bere bakarkako proiektua. Sarrerak 500 pezeta balioko du. Musika esperimentala aditzeko bertze aukera bat.