Oroimena, formakuntza eta sorkuntza lantzea dira Euskal Kultur Erakundeak sortu duen «Kantuketan» erakusketa ibiltari honen helburu nagusiak. Urriaren 5etik 28ra Kultur Etxean ikusgai egonen den erakusketan hainbat bide erabiliko dituzte ikusleak euskal kantuen munduan murgilarazteko. Batetik, musika aditzeko kaskoak eta panel informatiboak izanen dira. Bertzetik bideo bat eta ordenagailuak ere ikusten ahalko dira, euskal kantuen inguruan jakin nahi den guzia kontsultatzeko. Arratsaldeko 4,30etatik 8etara irekia egonen da erakusketa.
Uzbekistango kantariak
Urriaren 9an Uzbekistango Dutortchilar emakume taldeak bisitatuko du Kantuketan erakusketa, eta bisitaldia probextuz euren herriko zenbait kanta abestuko dituzte. Berako musikarien laguntza izanen dute horretarako, Petti eta Joseba Irazoki gitarrajoleak ere bertan izanen baitira.