Ziklo-krosean lehen garaipenak eskuratu ditu Garro beratarrak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Frantziako Paben eta Bizkaiako Gordexolan irabazle

Mendi bizikleta erabat utzi gabe ziklo-krosean proba egitea erabaki du aurten Juan Carlos Garro txirrindulari beratarrak. Eta apostuak emaitza ona eman dio, nonbait, dagoeneko bi garaipen eskuratuak baititu, bata Paben (Frantzia) eta bertzea azaroaren 11n Bizkaiako Gordexola herrian egindako estatu mailako proban. Gainera, proba akautzerakoan, Espainiako selekzionatzaileak Munduko Kopako probetan parte hartzeko deitu zuen Garro.
Azaroaren 18an, berriz, ziklo-krosean probarik ez zuela probextuz, mendi bizikletan aritu zen Garro. Lizarrako Irekiko proba entrenamendu gisara hartu zuen, baina garaipena aisa eskuratu zuen, Roberto Lezaun liderra gi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun