Beti Gaztek etxean jantzi du Nafarroako lehendabiziko txapela

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

680 kilotan aisa lortu zuen garaipena azaroaren 17ko finalean

Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak aisa irabazi zuen Nafarroako goma gaineko 680 kiloko txapela, azaroaren 17an Lesakan jokatutako saioan ez baitzuen izan inolako arazorik lehian ziren bertze lau taldeak mendean hartzeko.
Beti Gaztek Areso izan du kontrariorik gogorrena azken urteetan, baina aresoarrak goma gainean aritzeari utzi eta lurrera pasatu dira. Honela, gauzak erraztu egin zaizkie Beti Gazteko mutilei. Aurtengo txapelketan, iaz aritu ez ziren bi talde ere aritu dira: Ezkabaondoa eta Berriozar.
Beti Gaztek saioko tiraldi guziak bereganatu zituen eta arazorik gabe jantzi ahal izan zuen zapela. Aitzinetik gibelera, Karmelo Mitxelena, Bixente Igarzabal, Joxe Angel Mitxelena, Je­xux Mari Telletxea, Iña­ki Igoa, Eloi Ordoki, Be­ñardo Iantzi eta Joxe Angel Zubiriak osatu zuten goma gaineko zortzikotea, Josu Irigoien prestatzailea eta Antonio Mujika botilleroaren erranetara.
Bigarren posturako lehian Imotz gailendu zitzaion Txantreari. Azken posturako ere borroka handia izan zuten Berriozar eta Ezkabaondoak. Tiraldi bana irabazi ondotik, kitarakoa Ezkabaondoak irabazi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun