Udaletxeko lan eta ordutegiak

Nerea ALTZURI 2009ko irailaren 1a


Herriko Etxeko ordutegia goizeko 9etatik 2ak arte murriztu da. Astelehenetik ortzilera ordu horietan telefono deiak hartuko dira eta bertaratzen den jendeari erantzunen zaio. Nolabait, langileek bertze udal aferetarako denbora gehiago izatea nahi da erabaki honekin.
Bertzalde, kanposantua haunditzeko eta herriko etxeko teilatua moldatzeko lanak lehiaketara ateri ditu Udalak. Azaroaren 30ean akautzen da eskaerak aurkezteko epea eta deialdi berexia egin die Udalak eskualdeko enpresei.
Azkenik, azken urteetan bezalaxe, herriko etxeko bulegoak, eskola eta mediku kontsulta garbitzeko lanpostua ere lehiaketara ateri du udalak. Izen emateko epea abenduaren 14ean akautzen da. Rosarito Agestak garbitzen ditu orain udal eraikinak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun