UEMAk udaletan gure hizkuntzaren erabilera normalizatzeko planaren berri eman du berriki. Udalak baiezkoa eman dio egitasmo horri, euskara indartu, bulkatu eta gehitzeko hondar urteotan egin duen lan haundiari segida emateko. Herritarrekin nahiz bertze administrazioekin barreneko nahiz kanpoko hartuemanak euskaldundu behar direla defendatzen du Udalak plan honen bitartez, beti ere, euskaraz ez dakiten herritarren eskubideak errespetatuz.
Udalaren zerbitzuak euskaraz bideratzeko egin den lanean, landu gabeko zenbait eginbehar aintzinera eramanen dira plan honen bitartez. Beraz, ez da batere zaila: herritarrak etxean, karrikan, ostatuan, dendan… euskaraz aritzen garen moduan, udalera zuzendutako idatzian edo bertara jotzean, ahoz eman beharreko azalpenean ere berdin jokatu behar dugu.